Ikertze irabazi-asmorik ez duen kultur elkarte pribatua da, eta 30 urteko ibilbide luzea du. Hezkuntza-proiektuak egiten ditugu; horretarako artea, zinea eta filosofia tresna gisa erabiltzen ditugu. Baliabideak eskaintzea dugu helburu, pertsonak, hau da, komunitateko kideak treba gaitezen eta ikas dezagun kritikoagoak eta sortzaileagoak izaten, eta pertsonak eta gauzak hobeto zaintzen, alegia, bizikidetza hobea izan dezagun. Egitasmoen trebakuntzak berak mesede egiten digu parte hartzen dugun pertsonei.
Ibilbide hori guztia bidelagun dugu, eta gure egungo lana aberasten du. Honela laburtuko genuke, hain zuzen, lan hori:
. Bizikidetza errazteko hezkuntza-proiektuak eta programa pertsonalizatuak egitea
. Desgaitasun aitorturen bat duten pertsonekin lan egitea, benetako gizarteratzea eman dadin, bai ikastetxeetan eta baita lan-esparruan ere
. Kultur jarduera sustatzen duten programak diseinatu eta martxan jartzea
. Hainbat testuingurutarako arte-tailerrak eskaintzea
. Hezkuntza-zentroei eta hezitzaileei aholkularitza-zerbitzua eta prestakuntza ikastaroak eskaintzea
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
