
Argitalpenak
Gizarte eraldaketarako arte eta kultura arloetako hezkuntza programen ebaluazio adierazleak. Lehen Hezkuntza.

Regina Guerra, Oihane Gulin eta Teklak UNESCO Etxea, 2020.
UNESCO Etxeak Lehen Hezkuntzan arte- eta kultura-arloetako hezkuntza-programak ebaluatzeko adierazleak eraikitzeko koordinazio-lana egin du. Adierazle horiek garatzeko, unibertsitatetik, Lehen Hezkuntzatik eta arte-bitartekaritzatik datozen zenbait profesionalen talde heterogeneo bat osatu du (Regina Guerra, Oihane Gulin eta Teklak). Horiek guztiak GizARTE sareko eragileak dira.
Hezkuntza-komunitatea gonbidatzen dugu (irakasleak, zuzendaritza taldeak, etab.), eta ikasgeletako arte-hezkuntzarako programetan ari diren artegintzaren arloko eragileak ere bai, adierazleen gida hau gogoan izan dezaten, lanerako erabil ditzaten adierazle horiek, probatu ditzaten, eta emaitzak partekatu ditzaten. UNESCO Etxean poz handiz jasoko ditugu horien emaitzak, zabaltzeko eta bideratzeko, eta tresna hobetzeko proposamenak ere bai, noski.
Artea, Hezkuntza eta Garapena. Arte Hezkuntza Euskadiko gizarte-hezkuntza arloan.

Begoña Guzmán Sánchez. UNESCO Etxea, 2018.
Azterlan honek arte-hezkuntzaren kontzeptuaren hainbat definizio proposatzen ditu eta, ondoren, arte-hezkuntzak giza garapenerako dituen garrantzia eta onurak agerian jartzen ditu. Indarreko Euskal Hezkuntza Legea oinarri hartuta, hezkuntza-sisteman duen presentzia deskribatzen du, bai eta artearen inguruko irakasgaiei loturik curriculumean proposatzen diren helburuak ere. Horrez gain, zenbait hezkuntza-proiektu eta arte- nahiz kultura-esperientzia aurkezten ditu, gaur egun euskal hezkuntza-sistemaren barruan eta kanpoan lantzen direnak. Amaitzeko, zenbait gomendio eta ondorio ere biltzen ditu.
GizARTE | Emakume sortzaileak
Kmon kultura-aldizkariarekin lankidetzan (https://www.kmon.info/es/), UNESCO Etxeko Gizarte Eraldaketarako Kultura arduradun Bego Guzmánek elkarrizketak egin dizkie GizARTE sareko kide diren zenbait emakume sortzaileri. Artistak ezagutzeko eta beren lana zabaltzeko aukera paregabea da.
Claudia Aguinaga Gumuziori egindako elkarrizketa, FormArteko artista plastikoa.
Alejandra Bueno de Santiagori egindako elkarrizketa, Fem Tour Truck-en zuzendaria.