Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia
2015eko urrian, UNESCO Etxeak arte-hezkuntzari buruzko lehen mintegia antolatu zuen, Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak lelopean. Topagune haren helburua argia zen: UNESCOren ekarpenetatik abiatuta lehen hurbilketa bat egitea arte-hezkuntzara, bai eta arteek hezkuntzan duten garrantzira eta herritar kritiko eta arduratsuak izate aldera duten eraginera ere. Era berean, Kataluniako zenbait esperientzia aurkeztu ziren, esparru formaleko zein ez-formaleko hezkuntza-komunitateetan egindakoak; bai eta gure lurraldeko erreferentziazko ekimen bat ere: KUNARTE haur txikientzako eta berrikuntza artistikorako zentroa (Vitoria-Gasteiz).
Esperientzien lehen elkartruke hark jakin-mina piztu zuen, arlo horretan egiten ari zenari buruz gehiago jakiteko gogoa, metodologiei, tresnei, sistematizazio-ereduei, esperientziei eta, ikuskerak partekatze aldera, profesionalei buruz gehiago jakitekoa, batez ere.
Ordutik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin laguntzarekin, Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak mintegiaren hainbat edizio antolatu ditugu, eta horietako bakoitzean gai zehatz bat landu dugu ikuspegi teoriko eta praktikotik.
I Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia (2015)
Gironako Unibertsitateko Politika Kulturalen eta Lankidetzaren UNESCO Katedrarekin batera egin zen mintegia, eta hezkuntza- eta kultura-arloetako adituak eta profesionalak bildu zituen arte-hezkuntzaren arloan izandako esperientzia arrakastatsuak eta giza nahiz gizarte-garapenean duten eragina aurkezteko.
II Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia: Arte-hezkuntzako praktikak, gizarte-eraldaketarako (2017)
Artearen eta kulturaren ikaskuntza, bai hezkuntza formalean bai ez-formalean, estrategia boteretsuenetako bat da herritar arduratsuak eta giza eskubideen babesle direnak eraikitzeko. Hezkuntzan artea egotea, arte-hezkuntzaren eta arte bidezko hezkuntzaren bitartez, lagungarria da haurren eta gazteen garapen oso-beteari begira.
III Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia: Haur eta nerabeen arte eta kultur eskubideak (2018)
Aurrean dugun erronka da ulertaraztea arteak, eta horien hedapena eta ikaskuntza, ez direla soilik ordu hilak betetzeko entretenimendu bat; etorkizuneko herritarrak prestatzeko oinarria dira.
IV Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia: Arte eta kultur bitartekaritzaren funtzio sozial eta eraldatzailea (2019)
Gaur egun, bitartekaritzaren ikuspegia finkatuta dago bai erakusketa baten edukien itzulpenarekin lotutako jardueretan, baita kultura-etxe bateko programazioaren osagarri bezala ere. Eragile eta instituzio asko ari dira lanean bitartekaritza artistikoa asmo handiko jardunbide bihurtzeko; artea, hezkuntza eta jarduera artistikoak bateratzen dituen tresna bat izateko; eta kulturaren transformazio sozial eta demokratizazio-tresna gisa erabiltzeko, gizarteari eta instituzio kulturalari berari begira. (Bitartekaritza Kulturaleko Jardunbide Egokien Kodea, 2016ko ekainean Valentzian egin zen elkarretaratzetik sortua: “Bitartekaritza Kulturalaren I. Elkarretaratzea: Jardunbide Egokien kode bat izatearen alde”).
V Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia: Mugarik gabeko sormena (2020)
Bilbao Formarte-rekin lankidetzan antolatu zen “Mugarik gabeko sormena” izeneko mintegia. Bertan, desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako prestakuntza-prozesu eta lan-irteera gisa landu zen sorkuntza artistikoa. Die Schlumper (Hanburgo), La Casa de Carlota (Katalunia) eta Bilbao Formarteko esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen; horietako ordezkariek emandako lekukotzak entzun genituen, eta artisten masterclassak jaso.
VI Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia: eskubide kulturalak ingurune digitaletan (2021eko lehen seihilekoa)
Mintegien bideoak UNESCO Etxearen Youtubeko kanalean