Nor gara
GizARTE Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea da. Diziplina eta ibilbide anitzetako hezkuntza-, arte- eta kultura-eragileen topaketarako eta elkartrukerako espazioa da, eta xede gisa du hezkuntza-, kultura- eta garapen-estrategietan eragina izatea.
Kultura-eskubideek, iraunkortasunak, aniztasunek, feminismoek eta gizarte kritikoen eraikuntzak sustatzen dituzte sareko ekintzak.
Helburu horrekin, honako jarduera hauek gauzatzen dira GizARTE sarean:
- Eragileei beren intereseko hainbat esparru eta gaien inguruko prestakuntza eta gaikuntza ematea
- Ikertzea eta ezagutza sortzea: bere metodologia propioak, azterketak eta eragin-adierazleak garatzea
- Programak eta ekitaldiak antolatzea gizartea artearekin eta kulturarekin konektatzeko, bereziki eskolarekin eta unibertsitatearekin
- Prozesu eta proiektu komunak garatzea
- Tokiko, nazio-mailako eta nazioarteko foroetan presentzia izatea
- Elkartrukeak egitea beste latitude batzuetatik etorritako artista eta eragileekin
- Balio eta heziketa artistikoa garapenaren oinarri gisa zabaltzea.
UNESCO Etxeak koordinatutako GizARTE sarea UNESCO Etxeak 2015ean antolatu zuen I. Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak mintegian sortu zen. Hain zuzen, mintegi horren bigarren edizioan, 2017an, iragarri zen sarearen sorrera.