Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea
Red Vasca de Educación Artística para la Transformación Social
Artea giltzarria da oinordetzan jasotako mundua berrasmatzeko gai diren belaunaldiak trebatzeko. Kultura-nortasunen bizitasuna indartzen du eta beste erkidego batzuekiko harremanak sustatzen ditu, eta hala, ondare bateratu bat eraikitzen laguntzen du. Halaber, gure mundu globalizatuan toleranteak eta dinamikoak diren herritarrak trebatzen laguntzen du.
Irina Bokova, UNESCOko zuzendari ohia
GizARTE Fest
Festival GizARTE Jaialdiaren helburua da GizARTE sarean dauden kultura- eta arte-adierazpenen aniztasuna ospatzea.
Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegia
Arte eta kultur hezkuntzaren inguruko ikuspegiak partekatzeko metodologiak, tresnak, esperientziak eta profesionalak trukatzeko gunea.
Hezkuntza eta Arteak Ikasgeletan
Artista eta sortzaileak ikastetxeetan eskola-orduetan murgiltzeko programa, ikasle eta irakasleekin sorkuntza-prozesuak egiteko.
-
October Eman minutu 1 bizitzaren alde lehiaketa
Edizio honetan 2030 Agenda eta GIHei buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko ditu
-
October Herri-Jasotzaileak ekimenaren aurkezpena
Herri-Jasotzaileak, UNESCO Etxearen eta Guerrilla Food Sound System plataformaren ekimena, Tabakaleran (Donostia) urriaren 13-14 bitartean egingo den Kultura eta Herritartasunaren VII. Topaketako proiektu eta networking erakusketa-eremurako hautatua izan da. Kultura Ministerioak antolatu du topaketa.
-
September Kultura-eskubideak ingurune digitaletan
Eragile berriak agertzearen, sare sozialen hedapen azkarraren eta datu masiboen eztandaren ondorioz, sortzeko, ekoizteko, banatzeko, eskuratzeko eta parte hartzeko eredu berriak agertu dira.