Fecha/Hora
Date(s) - 01/10/2021 - 31/01/2022
00:00 am
Categorías
Edizio honetan 2030 Agenda eta GIHei buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko ditu.
2022ko urtarrilaren 31ean, 23:59an bukatuko da “Eman minutu 1 BIZITZAren alde” lehiaketarako izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.
Gehienez minutu bateko iraupena izango dute lanek (kreditu-tituluak kontuan hartu gabe). Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta honako formatu hauetakoren batean: mov, avi, flv, mpeg, mp4.
Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu eta taldean ere egin daiteke.
Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.
Lanak egiteko edozein teknika edo postprodukzio mota erabil dezakete egileek.