Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak HORMAN POSTER kolektiboa 2010 ean hasi zuten, sormen eszenikorako eta mediazio artistikorako plataforma gisa. 2019an, Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua eta Jon Ander Urresti sortzaile berriak gehitu ziren, kolektiboa eraberrituz eta prozesu kolaboratiboei indarra emanez.
Sinbiosi honek esperientzia eta freskotasuna gurutzatzen dituen kolektiboa izateko helburua du. Aldi berean, taldekideon ibilbide desberdinek proiektuei sakontasun poliedriko bat emateko aukera ematen digute: goi mailako antzerki ikasketak (ESADD Dantzerti; Institut del Teatre; Int. School of Corporeal Mime;…) eta zientzia sozialetako lizentzaturak (psikologia, soziologia, antropologia eta filosofia) elkartuz.
Bi norabide nagusietan garatzen ari ditugu gure lanak: batetik, antzerki lan berritzaileak garatuz, estetika zainduaren bitartez eta kritikotasunaren txinparta publikoari hurbilduz. Bestetik, prozesu artistikoaren atal eta elementuetaz baliatuz, mediazio edo formakuntza proiektuak jorratzen ditugu adin eta jatorri ezberdieneko kolektiboentzako. Beharrezkoa deritzogu gorputza, mugimendua eta hitzaren bitarteko hausnarketa kolektiboa burutzeko esparru seguru eta jolastiak sortzea.
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.