Kalea, eraikitako ingurunea eta, gaur egun, hedabideak eta Internet ere harreman kolektiboko espazioak dira; gizarte-harremanetarako espazio dibertsifikatuak direnez, kultura komun baterako lekuak ere badira, eta ez gara soilik familietan edo eskoletan hezten, baita espazio publikoan ere. Bestalde, giza sormenaren alderdietako bat da artistikoa, eta ez dago harremanen ingurune sozialetik isolatuta. Horri kulturaren kontzeptu antropologikoa gehituz gero, prozesu parte-hartzaile eta kolektibo gisa, ezinbestekoa da alderdi artistikoaren presentzia kontuan hartzea edozein sozializazio-espaziotan. Espazio publikoaren eta artistikoaren integrazioa da, beraz, nire interesguneetako bat.
Gaur egun antropologiari eskaintzen diodan dedikazioaz gain, arlo artistikoan lanean aritua nahiz lehen, eta saritutako animaziozko hainbat film luzetan, film laburretan, animaziozko telesailetan edo spotetan parte hartu dut. Ilustratzaile gisa ere parte hartu dut erakusketa kolektiboetan Getxon, Madrilen edo Bolonian. Argitaletxeen sektorean, haur eta gazteen arloan, hainbat argitaletxerentzako hezkuntza-liburuak ilustratu ditut, baita haurrentzako ipuin-bilduma batzuk ere. Azken sektore horretan, testuak ere egin izan ditut noizik eta behin, eta literatura-edukiaren aholkularia ere izan naiz.
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.