Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta eskarmentu handia du kulturaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen alorretan Arrate Velascok. Hainbat dokumentalen koprodukzioan eta nazioarteko hainbat zinema jaialdiren antolakuntzan parte hartu du Arratek, hala nola Cinémas d ‘Espagne et de l’ Amérique Latine (Brusela), Filmer à tout Prix (Brusela), Fisahara (Mendebaldeko Sahara), Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia edo Zinebi Zinema Dokumental eta Film Laburren Jaialdia (Bilbo).
Industria zinematografikoari laguntzeko Europako Batzordearen EUROPA SORTZAILEA programan lan egin du. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren kultura-proiektuen kudeatzaile gisa, Arratek diziplina anitzeko eta nazioarteko proiekzioarekiko kultura-proiektu handiak izan zituen bere ardurapean. Gaur egun, Elias Querejeta zinema-eskolako koordinatzaile akademikoa da Arrate, graduondoko hiru programaz osatutako nazioarteko zentrokoa: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza.
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.