Gure proiektuetan nahastutako pertsonen eta agenteen parte hartze zuzena eta aktiboa bilatzen dugu, bottom-up edo behetik gorako logika batetik. Politika, espazio eta zerbitzu publikoak diseinatzeaz gain, hiritarrek beren parte hartzearekin elkarrekin sortzeko moduko prozesuak garatzen ditugu, gauza komun bat sortzeko sormena eta adostasun kolektiboa erabiliz.
Bitartekaritza, kasu honetan, zalantzak sortzeko eta ikasteko espazioak aktibatzen laguntzen digun praktika bat da, non, partekatutako leku berriak lortzeko helburuarekin, sortu, hitz egin eta elkartu egiten baita. Zentzu horretan, agenteen eta testuinguruen arteko harremanak eta elkarrizketak katalizatzea da bitartekaritza, non prozesu kultural kritikoak sustatzen baitira eta ezagutza, proposamenak eta estrategiak sortuz pertsonen parte hartzea baitago. Horretarako, sustatzen ditugun prozesuetako batzuetan praktika artistikoen kodeak eta moduak erabiltzen ahalegintzen gara. Praktika artistiko horiek bide berriak irekitzen dizkigute, begirada aldatzen dute, eta imajinagarriaren espektroa handitzen lagunduko diguten beste mintzaira batzuk ematen dizkigute.
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.