Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, 1981) Leioako Hezkuntza Fakultateko (EHU/UPV) irakaslea da. Literatura eta identitateari buruzko LAIDA ikerketa-taldeko kidea ere bada. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna eta Haur Hezkuntzan graduatua. Musikaren, literaturaren eta psikologiaren alorretan ikertzen du batez ere.
Kultur sorkuntzaren arloan oso pertsona aktiboa da. Bertsolari zela, Gipuzkoako txapeldunorde izan zen. Ipuin-liburu bat argitaratu du, Ero izenekoa, eta hainbat liburu eta aldizkaritan kolaboratu du. Beira taldeko abeslaria da.
Kazetari-lanak egin ditu hainbat komunikabidetan, eta komunikazio-zuzendaria izan da Kutxan eta Errenteria-Oreretako Udalean. Irakasle-lanak ere egin ditu hainbat eskolatan, Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan.
Red GizARTE Sarea, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak sustatu eta koordinatzen du, hezkuntza, kultura eta garapen estrategietan eragiteko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroa
Isozaki Atea – Plaza de la Convivencia
Paseo de Uribitarte 12, Local 2
48001 Bilbao
Telefono zanbakia: 94 427 64 32
Helbide elektronikoa: info@gizartesarea.org
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.